Gabierrotako zaharren egoitzan kontzertua eskeiniko du EMKEk igandean

EMKE_GabierrotaErrenteriako Musika Bandak Gabierrotako zaharren egoitzako kaperan eskainiko du hileko kontzertua, otsailaren 28an, igandea, 12:00etan. Alain Ayerdiren zuzendaritzapean, Gabierrotako zaharren egoitzakoek musika banda zuzenean ikusteko aukera izango dute.

Euskal konpositoreen lanak bilduko ditu kontzertu egitarauak eta horrezaz gain, aurtengo emanaldiak, 60. hamarkadako Julie Andrews aktoresa eta abeslariaren filmen soinu bandak izango ditu hizpide, EMKEren arabera. Sarrera doakoa dela ere jakinarazi dute, “familian, gure zaharrekin batera gozatzeko kontzertu gogoangarria” izango dela gaineratu dute.