‘ENFOK2’ argazki erakusketa, Merkatuzarren

Aurten ere, eta laugarren urtea dugu dagoeneko, ENFOK2 argazki erakusketa antolatu dugu Errenteriako Argazki Elkarteko bazkideek egindako lanak aurkezteko. Oraingoan, Merkatuzarreko erakusketa aretoan, apirilaren 8tik 23ra eta astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00tara ikusgai izango da.

Partehartzaileak honako hauek izango dira: Mar Barros, Joxan Bellota, Esther Boticario, Txus Caballero, Ignacio Camarero, Donato Castaño, Dris Castillo, Juantxo Gamio, Luis García, Fernando Garzón, Fernando González, Daniel Martín y Juan Carlos Pombar.