Hauteskunde-zerrendak jendaurrean jarriko dira maiatzaren 9tik 16ra

udala_logoaErrenteriako Udalak jakinarazten du maiatzaren 9tik 16ra (biak barne) hauteskunde-zerrendak jendaurrean jarriko direla, egin beharreko erreklamazioak egin daitezen.

Zerrenda horiek izango dira Diputatuen Kongresurako eta Senaturako datozen hauteskundeetan erabiliko direnak, zehazki datorren ekainaren 26an.

Zerrendak jendaurrean jarrita egongo dira Udalaren Erregistro Orokorrean, astelehenetik ostiralera, eta larunbat eta igandean Udaltzaingoaren Ikuskaritzan.