Gaurtik aurrera izena eman daiteke Alabergako danborradarako

alabergako jaiakAlabergako festa komisioak jakinarazi du irekita dagoela danborradan parte hartzeko epea. Maiatzaren 29an izango da danborrada eta parte hartu nahi duenak auzo elkartean izena eman beharko du aurrez. Gaur edo ostegunean 18:30etik 19:30era bertaratu beharko du. Entseguak maiatzaren 20, 23 eta 25ean izango dira, 19:00tan,elkartearen aurrean.