Esklerosi Anizkoitza nozitzen dutenen alde bustitzea tokatzen da larunbatean

ADEMGILarunbat honetan, maiatzaren 21ean, arratsaldeko 16:30ean, ekitaldi solidarioa egingo da Galtzarabordako Udal Kiroldegiko igerilekuan: 100 x 50 metroko taldekako errelebo lasterketa. Ospakizuna ADEMGI-ren aldekoa izango da, Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Erakundea. Proba honetan biltzen den dirua ADEMGI-ri, Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteari emango zaio.

Talde bakoitzak gutxienez 5 partaide izango ditu eta gehienez 12 talde onartuko dira. Taldekiderik gabe dagoen jendeak ere izen-ematea egin  dezake eta ekitaldiaren egunean bertan birrantolatuko dira taldeak. Errelebo proban parte hartzeko izena eman dezakezu Galtzarabordako Kiroldegiaren harreran (943.44.96.90) eta Fanderia Igerilekuaren harreran (943.34.44.23). Izen emate kuota 5 euro dira pertsona bakoitzeko. Proban parte hartu nahi ez duten pertsonek, ADEMGI-rekin kolaboratu nahi izanez gero, sarrerak eros ditzakete 0 ilararako. Jasotzen den diru guztia ADEMGI-rentzat izango da.

Gainera, egun horretan bertan, 2016ko “igerilekuaren erronka”ren amaiera ospatuko dugu eta parte hartzaile bakoitzari norbere diploma emango diogu. Denboraldi honetan adin eta egoera fisiko desberdineko jende askok parte hartu du Erronkan, 200 baino gehiago.

Igerilekuaren erronka” kirol jarduera boluntarioa da igerilekura igerian aritzera maiz joaten direnentzat. Ideia nagusia da erabiltzaileen artean pizgarri bat sortzea eta, probak irauten duen denboran ibilbide fiktizio bat egitera bultzatzea. Aurten Erronkaren ibilbide helburua izan da Kontxako hondartzatik atera eta Santanderreko Sardinero hondartzarainoko ibilbidea egitea.