Otxote eguna ospatuko da igandean

20160526_110950Datorren igandean, maiatzaren 29an, VI. Otxote eguna ospatuko da Errenterian. Aurten, sei otxote gonbidatu dituzte. Bi otxote bilbotar, bi donostiar, iruñear bat eta Errenteria bertako bat izango dira. Bestalde, Jose Luis Ansorenari omenaldia ere egingo zaio. Gaur goizean egindako aurkezpenean azpimarratu dute “sendotuta” datorrela  egun hau.

Hona otxote gonbidatuak:

  • Txipli-txapla: Bilbotarrak dira eta nahiko talde berria.
  • Jatorki: Bilbotarark hauek ere eta osoki emakumez osatutako taldea da.
  • Ozenki: Donostiarrak dira eta beste urte batzuetan ere izan dira bertan.
  • Erdizka: Donostiarrak hauek ere.
  • Gizonok: Iruñeako talde hau iaz ere izan zen bertan.
  • Karnaba: Etxeko taldea.

Eguerdian hasiko da Eguna, Niessen elkartean. Bertan elkartuko dira talde guztiak eta Ansorenak emango dio hasiera lehen notei. Sei otxoteek batera kantatuko dute hasieran. Ondoren, 13:00ak aldera, tabernaz taberna abiatuko dira: Juli, Ur, Desira, Reyna, Zuketz eta Leku Zaharran barrena. 14:30ean Niessen elkartean bazkalduko dute eta bertan egotxote topaketaurrezko ikur bat jasoko du otxote bakoitzak. Aurten sortutako irudia da, Lander Urkiak landua, Niessen elkartearen logotipoan oinarritua. “Hiruki bakoitzak Niessenen aro bat ordezkatzen” duela adierazi dute antolatzaileek “eta egungo hirukia herriari zabalik mantentzen du”.

Bazkari berean, Niessenen ereserkia aurkeztuko da eta otxoteek kantatu egingo dute. Ereserkiaren melodia Xabi Vesgak sortu du eta hitzak Aitor Albisturrek.

18:00tan otxote guztien emanaldia izango da Niessen aretoan. Sarrera doan izango da.