Guraso eskolako hiru saio ireki, datorren astetik aurrera

beatriz ezeiza guraso eskola“Guraso Eskola” ekimenaren barruan, 3 saio monografiko egingo dira datorren astetik aurrera. Saioak Errenteriako Xenpelar aretoan izango dira (Madalen kalea, 32). Saio irekiak izango dira, edozein herritarrek parte hartu dezake.

Honakoak dira hitzaldien gaiak eta egunak:

  • GAIA: Haurraren behar emozionalak identifikatzen bere autoestimua indartu ahal izateko. EGUNA: Ekainak 9, arratsaldeko 18:00etan
  • GAIA: Nerabeekin harremanetan. Komunikazio eraginkorra harreman sendo baten oinarrian. EGUNA: Ekainak 16, arratsaldeko 18:00etan
  • GAIA: Sexuen hezkuntza familian. EGUNA: Ekainak 22, arratsaldeko 18:00etan