Ekainean zehar ikasketa gela bihurtuko da liburutegia

webAzterketa-garaian ikasleek egin ohi duten eskaerari erantzunez, Udalak erabaki du udal-liburutegia (Madalena k. 27-29) ikasketa-gela gisa gaitzea.

Horretarako, ekain guztian liburutegiko helduen atala zabalik egongo da larunbat eta igandeetan, 09:00etatik 21:00etara.

Asteburu horietan liburutegia ikasketa-gela izango da eta ez dira emango astegunetan eman ohi diren zerbitzuak.