Opera kontzertua izango da ekainaren 17an

miren urbieta sopranoaErrenteriako Musika Bandak Fatimako Parrokian eskainiko du, datorren ostiralean, ekainak 17an,  arratsaldeko 20:30, “Opera eta Zarzuela Errezitaldia”.
Alain Ayerdiren zuzendaritzapean, Musika Bandak Miren Urbieta Vega sopranoarekin batera eskainiko du “Opera eta Zarzuela Errezitaldia”. Kontzertuak Opera eta Zarzuela generoen gainbegirada zabala proposatuko digu, Verdi edo Pucciniren obretatik hasi eta Guridiren konposizioetara iritsi bitartean. Kontzertu benetan gomendagarria, batez ere egitarauak eskainiko duenari erreparatzen badiogu.

Bi zatitan banatuko da:

  • Lehen zatian: G. Verdiren “Nabucco” edo “Ave Maria”, Pucciniren “O mio Bambino” edota Mascagnniren “Cavalleria Rusticana”.
  • Eta bigarren zatian: Guridiren “Mirentxu”, “Goizeko Eguzki Argiak” edo Soutilloren “La Leyenda del Beso” ezagunak.

Sarrerak salgai izango dira datorren astelehenetik aurrera Niessen Kulturguneko lehiatilan, 5 € laguntzaz. Edota, Ostirala Ekainak 17 kontzertu egunean bertan Fatimako Parrokiako sarreran. Ohi bezala, Musika Kultur Elkarteko bazkideek sarrera doan eskuratu ahal izango dute aipatu lehiatilan.