Bihar ekingo zaio Galiziako Asteari zenbait hitzaldirekin

galiziako_bandera_sarreranGaliziako Astea ospatuko da bihartik aurrera Errenterian. Honakoa  Gipuzkoako Galiziako Etxeak antolatzen duen XXVII. edizioa izango da. Errenteriako Udalak lagundutako ekimen honetan kultura eta gastronomia bidelagun izango dira.

Programa:

Astelehenetik ostegunera galizieraz emandako hitzaldiak izango dira:

  • Asteartea, ekainak 21: Manuel María e Euskal Herria.Hizlaria: Xose Estévez Rodríguez (Irakaslea. Historia Modernoan doktorea Deustuko Unibertsitatean. Idazlea. Historialaria. Galiziako kulturaren dinamizatzailea Euskadin). Lekua: Reina aretoa. Ordua: 19:00.
  • Asteazkena, ekainak 22: La música tradicional gallega. Hizlaria: Manuel Gómez García “Manu” (Galiziako Etxeko “Trisquele” gaita eta dantza taldeko zuzendaria eta gaitero nagusia. Lekua: Reina aretoa. Ordua: 19:00.
  • Osteguna, ekainak 23: Recital poético: el sueño en la jaula. Hizlaria: Xoan Alonso Domínguez (Donostiako Galiziako Etxeko presidentea). Lekua: Reina aretoa. Ordua: 19:00

Ostiraletik aurrera egitaraua soinuz eta zaporez beteko da:

  • Ostirala, ekainak 24:
    • 20:00etan: Gamon zumardiko gastronomia galegoari buruzko standaren inaugurazio ofiziala, Errenteriako Udaleko ordezkariekin.
    • Ordu horretatik aurrera Gamon zumardiko karpan Galiziako produktu gastronomikoak eskainiko dira prezio onean.
  • Larunbata, ekainak 25:
    • 12:00: Trisquele taldearen emanaldia Gamon zumardian
    • 19:00: “Eguzki Fole” folk-eskolaren emanaldia
    • 11:00 – 21-00: Gamon zumardiko karpan egun osoan zehar Galiziako produktu gastronomikoak eskainiko dira prezio onean.
  • Igandea, ekainak 26:
    • 12:00: Trisquele taldearen emanaldia Gamon zumardian
    • Gamon zumardiko karpan egun osoan zehar Galiziako produktu gastronomikoak eskainiko dira prezio onean.