Erromes bidearen 14. etapa egingo du Urdaburuk uztailaren 16an

Otsailean 7.etapa egin zutenErrenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Erromes Bidearen 14. etapa antolatu du uztailaren 16rako. Ibilaldia Aperregi herritik Ondategi herrira izango da eta bidean Oroko Santutegitik, Domaikia eta Zaitegi herrietatik eta Armikelo eta San Victor gailurretatik igaroko da. Zeharkaldia denera 5 ordukoa izango da. Gero, inguruko jatetxe batean bazkari goxo bat dastatzeko aukera izango da.

Hilabete honetan irteera 7retan izango da Zumardiko autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenek Urdaburu elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:30etatik 21:30etara, edo 943527879 telefonora hots egin, egun eta ordu berean.