Lousadako gazteei harrera ofiziala egin diete Udalean

WP_20160711_10_30_16_ProLousadako (Portugaleko) gazteak iritsi dira Errenteriara. Astebetez herrian izango dira 50 gazteok. Gaur goizean harrera ofiziala egin diete udaletxeko Areto Nagusian udalbatzako ordezkariek. Errenteriarekin anaitutako hiria da Lousada.  Zorioneko daude, gainera. Atzo arratsaldean, etorri eta beraien selekzioa Europako txapeldun nola bihurtzen zen ikusi baitzuten. Belabaratzen hartuko dute ostatu, harik eta, Madalenak baino lehenxeago, etxerako bidea hartzen duten arte. Duela astebete inguru Errenteriako gazteak izan ziren haien herrira joan zirenak. Honako blog honetan bildu dituzte beraien bizipenak.