Erromeria Eguna ospatuko da larunbatean Errenterian

ERROMERIA_EGUNA_2016_JPGErromeria Eguna egingo izango da larunbatean Errenterian. Ereintza Dantza Taldeak hemezortzigarrenez antolatu du dantzazalen ezinbesteko bilkura hau. Prentsaurrekoan Alain Maya, Maddalen Arenaza, Juantxo Maya, Mila Alberro eta Ion Collar izan ziren.  “Egitaraua zabala da, eta urtero puntako musikariak ekartzeko ahalargina egiten dugu, baina plazak betetzen dituzten herritarrek egiten dute handi egun hau”.. Madalen jaiak gainean direla, ohikoa bihurtu da jai hau herritarrentzat eta baita beste herrietatik etorritako dantzazaleentzat.

Egun osoko egitarau zabala izango da:

  • 10:45: Diana herriko kaleetan zehar.
  • 11:30: Hamaiketakoa Koldo Mitxelena plazan.
  • 12:00: Kalez kale, musikari eta dantzariak herriko kaleetan.
  • 13:30 Leinua Dantza Taldearen (Hiriburu, Lapurdi) Saio Zumardian.
  • 14:30: Herri bazkaria Koldo Mitxelena plazan. Menua:  Entsalada epela, piper beteak pikilo saltsan, marmitakoa, izozkia, kafea eta edaria.
  • 18:00: Erromeria Zumardian Alkarkide txaranga, Xirolarrua eta Aiko taldeekin.

Txorimaloak, Elizagoein Ahizpak eta Errenteria Musikaleko trikitilariek, Alkarkide txarangak, Errenteriako Gaiteroak dultzaina jotzaileek, Juan Mari Beltran eta Fernand Jalonen Xirolarrua taldea, Oarsoaldeko txistulariek eta Zubietako joaldunek hartuko dute parte. Hauetaz gain, egun osoan zehar, trikitilari gazteak, txalapartariak, irrintzilariak eta talogileak ere izango dira herria girotzen.

Goizeko saioan hirugarren urtez Euskal Herriko dantza ezagunenei tartea eskaintzea erabaki herrialde guztietako jendeak parte hartzeari garrantzia eman nahian. Hiriburuko (Lapurdiko) Leinua Dantza taldeak saioa egingo du eguerdian Zumardian, “helburua da Euskal Herrian dauden dantza tradizional ezagunenetarikoak herritarrei erakustea da, tokian tokiko dantzariek eskainia”.

Herri bazkaria ere izango da noski Koldo Mitxelena plazan 14:30ean. 400 lagun inguru bilduko dira eta txartelak Arkaitza tabernan, Belen gozotegian, eta Paki dietetika zentroan eros daitezke 15 euroan helduentzat, eta 10 euroan haurrentzat.

Herri dantzei eta erromeria giroari bultzada emateko hasi ziren orain 18 urte Erromeria Eguna antolatzen Ereintza Dantza Taldeko kideak: “Hemezortzi urte beranduago, apurka-apurka, aurrerapausoak ematen ari garela esan dezakegu, eta baita ere jaialdia sendotu egin dela”.

Bestetik, Ereintza Dantza Taldetik Errenteriako Udalaren laguntza eskertu nahi du, baita hainbat enpresa kolaboratzaile, eta herriko taberna eta komertzio ezberdinak kulturaren alde eta egun honek aurrera egin dezan egiten duten aportazioagatik. egiten duen lana eskertu dio Ereintza Dantza Taldeari Collarrek udalaren izenean”.

Errenteria Dantzan, igandean
Igandean, berriz, Ereintzaren eskutik Errenteria Dantzan jaialdia izango da, eta bertako dantza taldearekin batera Mazedoniako Orce Nikolov taldea izango da oholtza gainean 19:00etatik aurrera Gamon Zumardian. Ereintza Dantza Taldeak urteroko dantza emanaldia eskainiko du herritarren aurrea eta beti bezala atzerriko talde bat izango dute lagun, aurten mazedoniarrak.

Bestetik, Madalen jaien aurreko Txistulari Kontzertu Nagusian hartuko du parte Ereintzak. Abuztuaren 15etik 22ra, berriz, Txekiar Errepublikako Cerveny Kostelec herriko nazioarteko folklore jaialdian ariko da. Aurretik, uztailaren 24an Gipuzkoako Dantza Solte Txapelketa antolatu dute. Beraz, dantzazaleak zorteko daude ondorengo egunarekin izango den dantza agendarekin.