Bertso batek lagunduko du txupinazoa

Madalenak_txupinazoa2Badira bi urte, txupinazoa bota baino lehen Aitor Albistur herriko bertsolariak okasiorako propio jarritako bertsoak entzuteko aukera izan zela.

Ekimenak oso harrera ona izan zuen eta ordutik, Madalenetako omenduek abestu izan dituzte bertsoak udaletxeko balkoitik. Aurtengoan, beraz, Andra Mari Abesbatzako kideek jarriko diote ahotsa kantuari.

Halaber, herritar guztiei dei egin nahi zaie, bertsoak ikasi eta uztailaren 21ean abestu ditzaten.

Bestalde, Udaletik Herriko plaza txukun eta garbi  mantentzeko lanketa berezia egingo dela jakinarazi nahi diete herritarrei eta horretarako, euren kolaborazioa ere beharrezkoa dela azpimarratu dute.

BERTSOA:

Nola herriak eraiki diren

harri multzo bat hazita,

gure harriak herri bat dira

bizilagunak bizita.

Madalenetan, festak,

gozatu mutil-neskak

txupinazotik hasita!

Errenterian bizi naiz eta

egin zaidazu bisita

Doinua: “Iparragirre abila dela”