Gazteen literatura sorkuntza sustatzen duten Madalen Sariak banatu dira

Madalen sariak literatur lehiaketaren 29. edizioko sari banaketa egin zen Madalena egunarekin kultur-gunean, ekitaldiari hasiera 13:00etan eman zitzaion eta bertara hurbildu ziren saritu guztiak eta hauen familiakoak. Aurten jauzi kuantitatibo esanguratsua izan da, izan ere oso emankorra izan da gure gazteen literatur grina: guztira 617 literatur lan, poesian nahiz prosa aurkeztu dituzte lehiaketara. Iaz baino %30 gehiago.

Idazle gazte hauek gaien aldetik denetik jorratu dute bere lanetan, bakardadea, laguntasuna, gerra eta bakea, ikasketak…. Estilo aldetik ere denetik ikusi da poesia, prosa, bien arteko nahasketa.

Alkateak denak zoriondu zituen, sarituak eta saiakera egin zutenak, baina ez horiek bakarrik, baita horien irakasleak eta gurasoak ere, egin duten lanak zerikusia izango duela adieraziz.

Saioan, sari banaketa egiteaz gain Oihulari clown taldeko antzezle batzuek tarteka umorea zabaldu zuten bertaratu guztien artean.

Irakurri itzazu haien lanak:

[button link=”http://herribizia.errenteria.eus/app/uploads/sites/2/2016/07/03-ALDIZKARIA-3.-zirriborroa-AZKENA.pdf”]Jaitsi PDFa[/button]