Ane Santestebanek igandean parte hartuko du Olinpiar Jokoetan

ane santesteban eta markel alberdiAne Santestebanek Olinpiar Jokoetan parte hartuko du igandean. 25 urteko errenteriarra Ale-Cipollini talde italiarrean lehiatzen da urtean zehar. Ramon Gonzalez Arrieta hautatzaileak aukeratu zuen probarako.

Gaztea izanagatik, erretiroa hartzeko bidean zen Santesteban Brasilerako sailkatzea lortu ez balu. Izan ere, ez da samurra emakumezkoen txirrindularitza, eta profesionalizaziorako arazo asko izaten dira.

Bere twitter kontuan (@ane_santesteban) adierazi zuenez, atzo izan zuen parte hartuko duen zirkuituak ezagutzeko aukera eta “ibilbide gogor eta teknikoak” direla adierazi zuen. Bere “ametsak hobetzen dituen esperientzia” izaten ari da bere esanetan.

Errenteria ere berarekin izango du pedal kolpe bakoitzean!