Xavier Besaluk kulturarteko hezkuntzari buzuko hitzaldia eskainiko du irailaren 7an

Kartela_X.Besalú_FormazioaXavier Besalúk hiztaldia eskainiko du datorren asteazkenean Reina aretoan. Kulturarteko hezkuntzan aditua da kataluniarra.

Datorren asteazkenean, irailaren 7an, arratsaldeko 16:00etan, Errenteriako Reina aretoan Xavier Besalú i Costa Kulturarteko hezkuntzan aditua izango dugu kultur aniztasuna eta jatorri desberdineko ikasleen harrera hezkuntzan behar bezala kudeatzeko argibideak eskaintzeko.

Formazio saio ireki honen bidez, egun ditugun erronkak, gakoak eta kulturarteko ikastetxe inklusiborako bidea zein izan daitekeen jakiteko hurbilera bat zian nahi du.

xABIER aRGAZKIABesalú jauna Gironako Unibertsitatean kulturarteko hezkuntza, pedagogia eta didaktika alorreko ikasketak ematen ditu. Gainera, Gironako Udaleko immigrazio gaietan aholkulari gisa aritua izan da eta ikasleria iritsi berriaren, harreraren nahiz curriculumen berriztapenaren inguruko landu ditu argitaratuak dituen hamaika artikuluetan eta liburuetan.

Errenteriako Udaleko kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubideetako azpiatalak antolatutako ekintza dugu. Hain zuzen ere, “Errenteriara iritsi berri direnen harreran” baitan hezkuntza komunitateari nahiz interesa izan dezakeen orori erremintak eskaintzeko helburuarekin eta bailarako Berritzegunearen laguntzarekin antolatua.

Irailaren 8an, Xenpelar etxean, 10:30tatik 12:30tara AMPAko kideei zein beste guraso interesatuei formazio saio bat eskainiko zaie.