Ijitoen aste kulturala ospatuko da gaurtik ostiralera

ijitoen asteaXIV. Ijito Kultur Astea ospatuko da aste honetan. Dagoeneko martxan da egitaraua. Gaur eguerdira arte Ijito kafea izango da Xabier Olaskoaga plazan.   Asociación Gitana Kamelamos Adikerar da antolatzaile eta Errenteriako Udala laguntzaile. Juan Carlos Gimenez Kamelamos Adikerreko lehendakaria eta Ion Kollar Udaleko Kultur zinegotzia izan dira aurkezpen prentsaurrekoan. Collarrek adierazi du aste hau errotuta dagoela herrian eta egunero egiten den lanaren bisualizazio gune izan nahi duela. Gimenezek kulturen arteko elkartrukea azpimarratu nahi izan du: “gure kultura erakusteko eta gainontzekoenarengandik ikasteko gaude”, esanaz.

Pilota partidak izango dira aste guztian zehar. Azpimarragarriak izango dira, batetik, Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan izango den Ijito bizitzak izeneko erakusketa (marrazki, argazki eta bideoz osatua); eta, bestetik, biharko zineforuma. Azken hau, iaz ere egin zen; baina jende asko geratu zen ikusteko gogoz eta errepikatzea erabaki dute.

Hemen egitarau osoa:

ijitoen astea kartelaAstelehena, urriak 17:

– 10:00-13:30: Ijito kafea. Xabier Olaskoaga plaza.

– 17:45-18:45: Ipuina: “Ijitoak eta solidaritatea”. Markolako ludoteka.

– 19:00-20:00: Montxo Jiménez VI. Memoriala Esku Pilota Torneoa. Agustina Otaola Frontoian (Fanderia).

Asteazkena, urriak 19:

– 18:00-20:00: Zine Forum: “Piratak y libelulak”. Gabierrotako Gaztelekua.

– 20:00-21:00: Montxo Jiménez VI. Memoriala Esku Pilota Torneoa. Agustina Otaola Frontoian (Fanderia).

Ostirala, urriak 21:

– 19:00-20:00: Montxo Jiménez VI. Memoriala Esku Pilota Torneoa. Agustina Otaola Frontoian (Fanderia).
Erakusketa: “Ijitoak bizitzak – Lungo drom”.

Urriaren 18tik 21era. Merkatuzarreko José Luis Caso aretoa. 17:00etatik 20:00etara.