Xavier Besalúren Kulturarteko hezkuntzari buruzko hitzaldia entzun nahi?

xABIER aRGAZKIAIrailaren 7an Xavier Besalú kulturako hezkuntzan aditua izan genuen Errenteriako Udalak gonbidaturik. Hizlariak 2 orduko hitzaldia eskaini zien hezkuntza arloan lan egiten duten profesionalei eta bertan egon zen interesatutako jende guztiari. Hain zuzen ere, kultur aniztasunak hezkuntzaren alorrean eskaini ditzakeen erronkak, aukera berdintasuna bermatzeko, edozein izanik ere ikasleen nahiz gurasoen hizkuntzak, erlijioak…, eman beharreko pausuak nahiz praktika onak, Kataluniako ereduak harturik, ekarri zizkigun.

Reina Aretoan eskaini zigun hitzaldia grabatu egin genuen. Hori dela-eta, bertaratu ez zirenei hitzaldia ikusteko aukera eskaini nahi izan diegu hemen eskegi dugun grabaketaren bidez:

Xavier gurera etorri izanaren arrazoia da “Errenteriara iritsi berri direnen harrera protokoloa” dokumentuan ezartzen den formazioaren beharra hezkuntzaren arloan. Izan ere, ikastetxeek, baita hezkuntza komunitateak berak ere ardura eta aukera ugari dute kulturartekotasuna lantzeko.