Open Inn Talent egitasmoa aurkeztu du Oarsoaldeak

1 20161020_121349 Talentu gaztea sustatzeko ekimena martxan jarri du Oarsoaldeak. 29 gaztek, 4 enpresek, 4 ikastetxek eta bestelako eragileek parte-hartu dute berrikuntza irekian oinarritutako proiektu esperimental honetan. Gaur, urriak 20, Errenteriako Torrekua eraikinean, egin dute Open_INN_Talent egitasmoaren prentsaurrekoa. Open_Inn_Talent proiektua berrikuntza irekian oinarritutako lehenengo esperientzia izan da Oarsoaldean, enpresa-erronkei erantzuteko. Xede horrez, prestatzen ari diren eta perfil desberdinak dituzten gazteen taldeak eratu dira, enpresek zehaztu zituzten erronkei erantzuna eman dietenak. Berrikuntza irekia berrikuntza estrategia berria da, kooperazioak ezinbesteko zeregina du eta lurraldearen garapenerako oinarrizko zutabe bihurtzen ari da.

Lankidetzaren bitartez, kasu honetan, erakunde publiko eta pribatuen, eragileen eta ikastetxeetan talentua duten gazteen artean, abantaila lehiakorrak lortzen dira eta, horiei esker, sinergia kolektiboak aprobetxatzen dira. Halaber, konponbide berrien beharra ebazten da eta ezagutza modu eraginkorragoan partekatu.

Jexux Leonet, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakaria eta Oiartzungo alkatearen esanetan, “agentziak gure eskualdeak beharrezkoa duen eraldaketarako proiektuak bultzatzen ditu eta horren adierazle izan da Open_inn_talent proiektua. Proiektu honen bitartez, Oarsoaldeak erronka ezberdinei erantzuten lagundu du: Gazteen enpleagarritasuna hobetzea, Enpresen, Garapen Agentziaren eta LHko ikastetxeen artean sinergiak sortzea eta Enplegua sortzeko enpresetan berrikuntza sustatzea”.

Pecha kucha izeneko formatua jarraituz, 40 segundoko bi diapositibatan parte hartzaile ezberdinek beraien esperientzia azaldu dute agerraldian; Ignacio Martinez (Amcor enpresatik), Gerardo Brosa (Irulezo enpresatik), Vanessa Martin (Amcor enpresaren erronkan parte hartu duen ikaslea), Garazi Díaz. (Tumaker enpresaren erronkan parte hartu duen ikaslea), Aritz Rodriguez (Irulezo enpresaren erronkan parte hartu duen ikaslea), Jexux Mari Cuesta (Zubiri Manteo ikastetxeko ordezkariak), Xabier Areta (AEG ikastetxeko ordezkariak), Idoia Lizeaga (Oarsoaldeako erronkan partaidea). Era berean, Sergio Ekiza eta Jose Angel Sanchez, Oarsoaldea Garapen Agentziaren kontseilariak eta Pasaiako zinegotzia eta Lezoko zinegotzia, hurrenez hurren, bertan izan dira.

Open_Inn_Talent proiektu esperimentala den neurrian, oso emaitza positiboak eskaini ditu, bai partaidetzaren bolumenari erreparatuz, bai emaitzak baliozkotzeari dagokionez:

  • 5 berrikuntza-talde abiarazi ziren; bakoitzak diziplina ezberdinetako 5-6 ikasle gazte zituen (talde hibridoak) eta adituek eratu zituzten “open innovation” metodologiaz baliaturik. Guztira 29 gaztek parte hartu du proiektuan.
  • Horietara iristea ahalbidetu diguten 4 Lanbide Heziketako ikastetxek parte hartu dute: AEG, EASO, DON BOSCO eta ZUBIRI MANTEO.
  • Ikasleei erronkak jarri dizkieten 5 enpresek parte hartu dute: AMCOR, DIVERSIUS, IRULEZO, TUMAKER eta OARSOALDEA.
  • 5 erronkari erantzuteko batera sortu dira demoak/prototipoak eta horietatik 4 enpresa erronkariek baliozkotu dituzte.
  • DEMOLA EUSKADIK beren ezagutzak, metodologia eta tresnak aplikatzen utzi du.
  • Oarsoaldea Garapen Agentziak, proiektuaren bultzatzaileak, Fondo Formación Euskadi erakundea izan du bidelagun egitasmo honetan.
  • DONOSTIAKO OSPITALEAk ere izan du bere partaidetza, IRULEZOk planteatutako erronkan lankidetzan jardun du eta. Eta GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAren –Sustapen Ekonomiko, Landa Ingurune eta Lurralde Oreka sailaren- finantza-laguntzari esker gauzatu ahal izan da egitasmo hau.
  • Berrikuntzaren premisa abiapuntutzat hartuta, lankidetza eta partaidetzari begiratzen dion lan-metodologia garatu eta aplikatu da.

20161020_121509Fernando Nebredak, Oarsoaldea Garapen Agentziaren kudeatzaileak eta Garapeneko –Garapen Agentzien Euskal Elkarteko- lehendakariak adierazi duenez, “etorkizuneko komunitate  berriztatzailearen ekosistemarako oinarria” eratu da. Hala, enpresa erronkariak, azkeneko bezeroak, gazteen taldeak, kasu batzuetan, batera sortuz eta garatuz eta, besteetan, produktuak edo zerbitzuak hobetuz lanean aritu dira. Azken helburua lurraldean bizi-kalitatea eta biztanleen baldintzak hobetzea da, etorkizuna iraunkorragoa izan dadin.