Retinosis Gipuzkoa Begisare-ren hitzaldia izango da datorren asteartean Errenterian

retinosis pigmenatiaRetinosis Gipuzkoa Begisare-ren hitzaldia izango da datorren asteartean, urriaren 25ean, arratsaldeko 18.30etan. Errenteriako Reina Aretoan izango da.  Retinosis Gipuzkoa Begisarek Erretinosi Pigmentarioa, Ikusmen Murriztua eta “Ikusmen Murrizta Dut” bereizgarriaren inguruko solasaldia antolatu du Errenteriako Udalaren kolaborazioarekin.

Jarduera honek gizarteari Ikusmen Murriztua zer den eta berau erakartzen duten gaixotasunen berri ematea du helburu. Bidenabar, errealitate hau pairatzen duten pertsonen identifikazioa
eta interakzio soziala errazteko asmoz, duela 3 urte sorturiko “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria ezagutera emateko asmoa dago.

Modu mailakatu batetan itsutasuna erakartzen du Erretinosi Pigmentarioak. Gaixotasunak dituen sintomen artean, batetik, gaueko itsutasuna eta, bestetik, tuneleko ikusmena aipa daitezke. Gaixotasun arraro deritzon honek 3.500 pertsonatik bati eragiten dio. Gaur gaur, Gipuzkoan diagnostikaturiko 200 kasu baino gehiago daude.

Oinordetzaz transmititzen den eta oraindik sendabiderik ez duen gaitz bat den heinean, patologia hau pairatzen duten pertsonek ikerketaren alorrean ematen ari diren aurrerapausuetan oinarritzen dute beren itxaropena. Arlo honetan diharduten zentroetako bat Biodonostia Ikerketa Institutua da, izan ere, gaixotasun hau eragiten duten mutazio genetikoen identifikazioa xede duen azterlana burutzen ari da.

Informazio gehiago nahi izanez gero jar zaitez gurekin harremanetan:
Retinosis Gipuzkoa BEGISARE
Itziar González 676 894157
Amaia Gereñu 606 448042
Helbide Elektronikoa: info@begisare.org
Web Orrialdea: www.begisare.org

 

Zer da Ikusmen murriztua?

Ikusmen murriztua du, alde batetik, inolako zuzenketa optiko edota tratamendu farmakologiko edo kirurgiko egokirekin konpon ezin daitekeen eta, beraz, hobetzerik ez dagoen ikusmen-gutxitze larria pairatzen duen eta, beste alde batetik, aurreko egoeraren ondorio gisa egunerokotasunaren berezko jarduerak burutzeko ezintasuna duen gizon-emakumeak.

Informazio gehiago nahi?

[button link=”http://herribizia.errenteria.eus/app/uploads/sites/2/2016/10/Ikusmen-murriztua-dut-bereizgarria-2016.pdf”]Jaitsi PDFa[/button]