Fantasia eta beldurra, Errenteriako Udal Ludoteka eta Gaztelekutan

beldur gauaGaur eta bihar Errenteriako haur eta gazteei zuzendutako ekintzak antolatuko dira Ludoteka eta Gaztelekuen eskutik. Ostiralean, hilak 28, Erdiguneko Ludotekan, Alizia Herri Miresgarrian oinarritutako Fantasiazko ekintza eskeintzen zaie Errenteriako Lehen Hezkuntzako ikasleei. Ekintza 17:30-19:30 bitarte izango da.

Bestalde, larunbatean, Beraungo Aldakoenea eraikinean, Udal Gaztelekuek eta bertako hainbat erabiltzailek antolatutako Izuaren Etxea ospatuko da. Ekintza, 16:30tatik aurrera izango da (argiaren baitan atzeratu liteke) eta 12 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Lehentasuneko txartelak izango dira berrikuntza bezala, ilarak ez itxoiteko; honetarako, Asteazken, ostegun eta ostirala bitarte, Gaztelekutan lortu ahal izango dira txartelak, bakoitzak gehienez 2 hartuaz eta hauek amaitu arte.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Errenteriako Gazte Informazio Bulegoan, gaztebulegoa.errenteria.net helbidean edo Udal Gaztelekuan galdetu daiteke.alizia gazteria