2017ko inauterietako gaia herritarrek hautatuko dute

Inauteriak

Errenteriako inauteriak kolorez eta jendez beteko ditu herriko kaleak. Izan ere, Inauterietako Batzordeak jai jendetsu eta parte-hartzailea antolatu nahi du.

Horretarako, herria, tabernak, dendak, koadrilak… gai zehatz baten inguruan mozorrotzeko deia egin nahi dute eta gaia hautatzeko, herritar guztien artean galdeketa jarri dute martxan.

Hala, herritarrek Inauteritako Batzordeak proposatutako 6 gaien arteko aukeraketa egin ahal izango dute: Espazioa, Musikalak, Erdi Aroa, Pokemon go, Akelarrea eta Zoologikoa.

Botoak urriaren 31tik azaroaren 10era arte jasoko dituzte, Zertaz mozorrotuko zenuke Errenteria 2017ko inauterietan?” lelopean.

Nola eman botoa?

Botoak jaso eta zenbaketa egin ondoren, azaroaren 16ean jakinaraziko dute Inauteri batzordeko kideek boto gehien jasotako gaia zein izan den.