“Tripula”, haurrentzako ikuskizuna, taularatuko dute gaur Niessenen

TRIPULA_4

Farrés Brothers y Cía konpainiak,  “Tripula” ikuskizuna antzeztuko du, gaur, hilak 25, Niessenen Kulturgunean.

Bi emanaldi izango dira: 17:00etan lehena eta 18:30ean bigarrena. Saioa haurrei zuzendua dago eta euskaraz eskainiko da. Sarrerak salgai daude 3 euron.

Argi egiten duten bi zientzialarik bidaiatzeko beste era bat asmatu dute eta gaur bidaiari talde bati erakustekotan daude. Lan eta ahalegin handiaren ostean, adorea dute garraiobideetan egin duten egundoko bilakaera erakusteko: Globo Estatikoa. Globo Estatikoak espazioan barrena bidaiatzen du, errealitatearen mugetatik hurbil dabil, eta aukera ematen du inork uste izango ez ziren lekuetara joateko. Bidaia itxura batean lasai-lasaia eta poetikoa izango da, baina ezusteko bat baino gehiago izango da, eta egoera horrek bidaiariak tripulazioarekin elkartzera behartuko ditu.

Fitxa artistikoa

  • Sorkuntza: Jordi Palet, Pep Farrés eta Jordi Farrés
  • Testua: Jordi Palet eta Puig
  • Intepretatzaileak: Jordi Farrés eta Pep Farrés
  • Zuzendaritza: Jordi Palet eta Puig
  • Eszenografiaren diseinua: Jordi Enrich, Farrés Brothers i cía eta Alfred Casas
  • Musika: Jordi Riera
  • Argiztapena: Jordi Llongueras