Urdaburuk Gipuzkoako Biraren 13. etapa egingo du larunbatean

urdaburu_mendi_irteeraUrdaburu Mendizale Elkarteak datorren abenduak 3 larunbatean Gipuzkoako biraren 13. etapa egingo du. Txangoa Suazarreta bentan hasiko da (Etxegaratetik Altsasura N1 zaharreko harrobietan) eta Lizarrustin amaituko da. Ibilbidean zehar Intsusburu (943 metro) mendia igoko da eta Bernoako galtzaratik Kaxetara jaitsiko gara. Denera 17 km-ko luzeera eta 900 m-ko gainbehera izango du, eta 5h30 ordu inguruko iraupena. Autobusa Errenteriatik irtengo da 7:30etan Zumardiko autobus geltokitik eta 7:45etan Aritzetatik. Izena emateko gure egoitzan, Errenteriako Juan de Olazabal 23 kalean, edo 943-527879 telefonora deituz astearte eta ostegunetan 20.00 eta 21.30 bitartean