Giza Eskubideen aldeko ekimena izango da ostegunean Zumardian

IHA_RMI_cartelAbenduaren 29an Intolerantziaren aurkako eta Giza eskubideen aldeko ekimena izango da Zumardian. 15:00tatik 18:00tara tailerrak izango dira gazte eta haurrentzat.

Kolore guztiak Nazioarteko Elkarteak Intolerantziaren Hesiak eraikitzen izeneko ekimena antolatu du abenduan Giza eskubideen eta etorkinen nazioarteko egunak ospatzen direlako.

Haur eta gazteei zuzendutako tailerrak izango dira: Pintura, idazketa, kamiseta diseinua, txapak eta Hama egin ahal izango dira. Artearen bidez intolerantziaren eta ezberdinketaren aurkako ekimena egin nahi izan da.