aizpitArte erakusketa ikusgai izango da datorren asteazkeneatik aurrera

aizpitArteDatorren urtarrilaren 4an Felix Ugarte Elkarteak antolatutako aizpitArte erakusketa zabalduko da Xenpelar Etxean.

Bertan, Aizpitarteko kobazuloetan urtetan zehar burututako indusketa arkeologikoetan topatutako eta inoiz erakutsi ez den materiala egongo da ikusgai. Hau guztia panel didaktikoak lagunduta.

Erakusketa hainbat adituren hitzaldiekin eta erakusketan egingo diren bisita gidatuekin osatuko da. Urtarrilaren 10ean goizeko 11:00etan prentsaurreko bat izango da, Jesús Altunaren, arkeologo eta 1986-2002 bitartean Aitzbitarte IIIko indusketen zuzendariaren parte hartzea nabarmentzekoa da.

Egitaraua

  • Urtarrilak 5 (18:30): Bisita gidatua.
  • Urtarrilak 11 (18:30): Bisita gidatua.
  • Urtarrilak 12 (18:30): “Murciélagos: Los desconocidos de la noche”  Aurkezpena: Aitor Arrizabalaga.
  • Urtarrilak 18 (18:30): “Los pobladores paleolíticos de las cuevas de Aitzbitarte (Errenteria)” Joseba Ríos -Garaizar, Diego Garate, Olivia Rivero, Aixa San Emeterio. Aurkezpena: Joseba Ríos-Garaizar.
  • Urtarrilak 19 (18:30): Bisita gidatua.
  • Urtarrilak 25 (18:30): “El arte paleolítico de las cuevas de Aitzbitarte (Errenteria) Diego Garate Maidagan, Olivia Rivero, Joseba Rios. Aurkezpena: Diego Garate Maidagan.
  • Urtarrilak 26 (18:30): Bisita gidatua.

Erakusketa urtarrilaren 28a arte zabalik egongo da, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara.