Euskal Herriko lehen sabaia igoko du Urdaburuk larunbat honetan

gonbita 170125 bidaltzeko gonbita-invitacion urdaburu libroUrdaburu Mendizale Elkarteak, bere 75. urteurrenaren 2017 honetan, Euskal Herriko 7 probientzietako sabaiak igoko ditu. Sei irteera egingp ditu guztira. Txango horietatik lehena datorren otsailak 4 larunbatean izango da, Bidarrai eta Itsasu artean, Lapurdiko Artzamendi (926) mendia igotzeko.
Irteerak 17 km inguruko luzeera eta 900 m-ko gainbehera izango du, eta 6 ordu inguruko iraupena. Autobusa Errenteriatik irtengo da 7:30etan Zumardiko autobus geltokitik eta 7:35etan Lintzirinetik (hotelaren atzekaldean).
Izena emateko, Urdabururen egoitzan dago aukera, Errenteriako Juan de Olazabal 23  kalean, edo 943-527879 telefonora deituz astearte eta ostegunetan 20.00 eta 21.30 bitartean.
Erakusketa, ostiraletik aurrera

Argazki erakusketa ere izango da Xenpelar Etxean izango da, Madalen kaleko 32.ean. Urdaburu Mendizale Elkartearen historia bildu nahi du erakusketak. Otsailaren 3tik 18ra egongo da zabalik, 17.00etatik 20.00etara. Lehen egunean, otsailaren 3an, aurkezpen ekitaldi bat izango da 19.00etan.

Bestalde, otsailaren 13an 19.00etan, Xenpelar Etxean hau ere, Urdaburu Mendizale Elkartea 1942-2017 liburuaren eta DVDaren aurkezpena egingo da.

Bi ekitaldion amaieran lunch bana eskainiko da.