Sh’Bam eta Zumba eskolak izango dira etzi Galtzaraborda eta Fanderian

EmakumearenEguna2017Etzi, martxoaren 8an, Emakumeen Eguna dela-eta, 17:30etik 18:15era, eskola berezia antolatu dugu Errenteriako udal kirol instalazioetan harpidetuta dauden emakumeentzat. Eskola horretan parte-hartzaileek aukera izango dute Sh’Bam eta Zumbaren arteko dantza nahasketa bat doan probatzeko. Eskola Mariak eta Iratik emango dute eta izen-ematea dagoeneko irekia dago Galtzarabordako eta Fanderiako instalazioetako harreretan. Gehienez 32 plaza izango dira.