Open Euskadi MTB San Marko Errenteriako saria aurkeztu da

20170308_180142Open Euskadi MTB San Marko Errenteriako saria aurkeztu da. Euskadiko MTB XCO Opena gero eta handiago egin da 2017an eta aurten 11 lasterketa izango ditu martxotik iraila bitarte. Honela sendotuago bihurtu da Euskadi Txirrndularitza Federazioak, lurraldeetako Federazioek eta Klubek antolatutako zirkuito klasiko hau. Aurten ere bere ezaugarri nagusiek bere hortan jarraituko dute, izen emateak doan izango dira eta konpetizio giro aparta sortu ohi den lasterketak ikusiko dira.

Datorren igandean, Martxoaren 12an hasiko da lehiaketa Errenteriako San Marko gotorlekuan. OTXE Kirol Klubak antolatu duen lasterketa 11:00etan hasiko da Gotorlekuan bertan. Ohikoa den modura, kategoria guztiek ordu berdinean izango dute irteera, 2 minutuko aldearekin. Zirkuitoari kategoria bakoitzak zenbait itzuli emango dizkio:
20170308_180122·         Elite-sub23: 5 itzuli

·         Feminas-Junior-Master40: 3 itzuli

·         Master 30: 4 itzuli

·         Kadeteak 2 itzuli
OTXEn indar berezia egiten ari gara txikienek ere parte hartzeko aukera izan dezaten eta beraientzat ere ibilbide berezia prestatu dugu. 11:00etan izango dute irteera Alebin eta Infantilek, 10 eta 14 urte bitarteko haurrek. Lizentzia eduki edo ez egunean bertan izen emateko aukera izango dute eta eguneko asegurua egingo zaie ez federatuei. Helburua txikienek mendiko bizikletarekin lehen kontaktua edukitzea da eta horretarko neurrira eginiko ibilbide bat izango dute.

Informazio gehiago eta ibilbidea www.otxe.org web gunean izango duzue.

Zer da OTXE?

CICLOS 2026-2017OTXE 2016-2017OTXE+CICLOS 2016-20173 urte dira OTXE abian jarri zela, Oarsaoaldeako 4 udaletxeei esker proeiktu hau egi bihurtzea lortu genuen eta urte hauen ondoren berrikuntzaz beteta dator denboraldia.

Batetik OTXEren Eskola aurten berrikuntzekin hasi dugu, izan ere, trial modalitatea sartzea lortu baitugu azkenean. Xuban Iragorri trial motoetako lehiaketetan punta puntan dabilen monitorea talde honetako kidea izatera pasa da.

Bestetik taldea 14 izatetik 22 partaideetara zabaltzea lortu dugu, monitore gehiago jarriaz eta bizikleta gehiago erosiaz. Infantil eta alebin mailako txirrindulariak dira hauek eta aurten gainera 10 urteetako partaideak ditugu lehen aldiz. Oarsoaldeko kolore nagusiari jarraituz, maillotaren kolorea berdea izango da nagusiki eta Amets Autoen Tailerraren babesarekin aterako da aurten.

Hala ere, OTXE klubaren berrikuntza nagusia bigarren talde baten sorrerarekin dator; izan ere, Eskualdean falta zen arlo bat betetzea lortuko baitugu, hain zuzen ere, OTXE-CICLOS IÑAKI MTB Ekipo berria sortzea. Orain arte, behin adin eskolarra amaitutakoan, eskualdeko txirrindulariek errepideko txirrindularitzan jarraitzeko aukera ezberdinak zituzten Allerru edo Laguntasuna taldeetan sartuz, baina hemendik aurrera, aipatutakoaz gain, Mendi Bizikletan lehiatu nahi duten gazte guztiek aukera ere izango dute.

OTXE-CICLOS IÑAKI talde honek 11 txirrindulari izango ditu 2017an: 5 kadete, junior 1 eta 5 elite. Kadete hauek OTXE Eskolan aritutako gazteak dira eta hemendik aurrera gehiago izatea espero dugu.

Hontaz, hauek dira OTXEko taldeen partaideak

Nora Mentxaka (alebin 1)
Martin Aguilera (alebin 1)
Ibón Irurieta (alebin 2)
Unax Aduriz (alebin 2)
Nahia Polo (infantil 2)
Amaia Zamora (infantil 2)
Aiert Garro (infantil 1)
Ander Gabino (infantil 1)
Beñat Garaiar (infantil 1)
Eneko Balda (infantil 1)
Markel Etxeberria (infantil 1)
Markel Muñoz (infantil 1)
Nayan Iriarte (infantil 1)
Andrés Curto (infantil 2)
Eneko Garrote (infantil 2)
Eneko Gordaliza (infantil 2)
Iker Oiarbide (infantil 2)
Iurgi Irurieta (infantil 2)
Jon Seda (infantil 2)
Julen Azurmendi (infantil 2)
Manuel Marin (infantil 2)
Oihan Gordaliza (infantil 2)

OTXE-CILOS IÑAKI MTB

Gexan Albisu (kadete)
Ekain Elizasu (kadete)
Markel Irastorza (kadete)
Xabi Txintxurreta (kadete)
Oier Maritxalar (kadete)
Mattin Sanzberro (junior)
Urko Munduate (elite)
Ivan Marañon (elite)
David Rojas (elite)
Antton Ibarguren (elite)
Arkaitz Iza (elite)