Uztargi eta Goialde Udal Haurreskoletako ate ireki eta matrikulazioak

Haurreskolak2Uztargi eta Goialde Udal Haurreskoletan izena emateko maiatzaren 2tik 12 arte izango da zabalik matrikulazio epea, baina aurretik ateak zabalik izango dituzte bi haurtzaindegiek instalazioak eta bertako hezitzaile eta langileak ezagutu nahi dituzten gurasoentzat; hain zuzen, apirilaren 26an Uztargik, 16:30etik 18:00tara, eta 27an, aldiz, Goialdek, 16:30etik 17:30era.

2016an eta aurten jaio diren 395 haurren etxeetara bidali du eskuorria Udalak, gurasoek Uztargi eta Goialde haurreskolen eskaintza zuzenean ezagutu dezaten. Udalak nabarmendu nahi du Uztargi zein Goialde zerbitzu publikoak direla, euskaldunak eta kalitate ona bermatzen dutenak, eta haiek ezagutzera gonbidatu nahi ditu 0 eta 2 urte arteko haurrak dituzten gurasoak.

Eusko Jaurlaritzak ezarritako ratioen arabera, 0-1 urteko gelan zortzi haur dituzte gehienez, eta 1-2 urtekoen gelan berriz, hamahiru. Uztargin zein Goialden bi hezitzaile daude etengabe haurrekin, eta hezitzaile horiek dira haurrei jaten eman eta haurrak lotarazten dituztenak

Goialde Haurreskolan 2 gela daude, eta etxeko giroa, familiartekoa, bermatzen da. Gurasoek gainera ez dute haurra haurreskolara eramateko presaka ibili behar, aparkatzeko arazorik ez dagoelako. Hezitzaileek etengabe formakuntza jasotzen dute, eta haur bakoitzaren mugimendu librea errespetatzen da.

Uztargik 5 gela handi eta belarguneak ditu. Sukaldaria bertan dute eguneroko haurren bazkaria prestatzeko, eta janari ekologikoa eskaintzen dute bertan. Ordutegia bietan bera da, 07:30etik 17:00etara.