Emakumeen Euskal Biraren Erakuslehio Lehiaketaren emaitzak

Maiatzaren 21ean Emakumeen Euskal Bira Errenteriara iritsi zela-eta, Errenteriako Udalak programatutako ekintza paraleloen barruan, lehiaketa antolatu zen herriko merkatarien artean, erakusleihoak apain zitzaten txirrindularitzarekin eta bizikletaren munduarekin zerikusia duten gaiak erabiliz.

Guztira 21 saltokik parte hartu dute: Osina Ekodenda, Iztietako Gurutze Gorria, Pescaderías Bokarta, Harategia Niessen Merkatua, Sagasti Elizondo Interiorismo, Peluquería Carlota, Love & Paradise, Otordu, Boutique Mala, La Coquine Deco, Calzados BONI, Bitxi Kolore, Peluquería Rasgos, Albahaca Ekotienda & Café, El Armario de Colores, Ayestaran Bitxitegia, Lirain Moda Denda, Leize, Begi Optika, Suministros Eléctricos Rentería S.L. eta Cafetería La Cucharita).

 

Bira_saria

Irabazlea Begi Optika izan da, bigarrena Ayestaran Bitxitegia eta hirugarrena, berriz, Iztietako Gurutze Gorria. Nolanahi ere, eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketan parte hartu ez badute ere erakusleihoak apaindu dituzten saltokiei, egun horietan Errenteriako kaleak kolore biziz jantzi dituztelako.

Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaile guztiei, gure herrian txirrindularitza giroa sortzeagatik.

Azkenik, gogorarazi nahi dugu maiatzaren 30 arte, asteartea, irekia dagoela txirrindularitza proba honekin zerikusia duen argazki lehiaketan parte hartzeko epea. Lehiaketaren oinarriak Errenteriako Udaleko Kiroletako azpisailaren web-orrian daude eskuragarri.