Emakumeen etxearen 2. batzarra izango da datorren asteazkenean

Emakumeen Etxea_bigarren_batzarra_kartelaUztailean abian jarri eta azaroan bukatu zen Errenteriako Emakumeen Etxea definitzeko hausnarketa prozesua.

2017rako zehaztu zuten bide-orrian prozesuan definitutako egiturak martxan jartzea aurreikusi zen, beste hainbat ekintzen artean. Apirilean Emakumeen Etxearen lehenengo Batzarra egin zuten eta datorren astean bigarrena egingo dute, ekainaren 14ean, 18:00etan Merkatuzarren.

Errenteriako emakume guztiei eta emakume taldeetako eta talde feministetako kideei dei berezia luzatu nahi die Udalak, baita definizio prozesuan parte hartu ez dutenei ere.

Bidea elkarrekin egin dezagun!