Bihar hasiko da EZTENA arte eszenikoen jaialdia

eztena_2017_irudiaAurten ere EZTENA arte eszenikoen jaialdia antolatu du Mikelazulo kultur elkarteak, Errenterian ekainaren 15etik 18ra bitarte.

EZTENA jaialdiaren helburuak proposamen eszeniko arriskatuei erakusleiho bat eskaintzea, sormen prozesuan dauden lanak probatzeko laborategi bat sortzea eta euskal arte eszenikoetako sortzaileek elkar topatzeko gune bat konpartitzea dira

Egitarauak sormen prozesuan dauden piezak, marioneta erakusketak, performanceak, kale ikuskizunak, formatu txiki zein handiko lanak, etab. eskainiko ditu.

Ekitaldi guztiak irekiak dira, baina haietako bitan lekua erreserbatu egin behar da aurretik (Marionnettes erakusketako performancea, eta L’Alakran taldeak emanaldiaren aurretik egingo duen “La Deriva”rako). eztena1@hotmail.com emailean eska daitezke lekuak.

Egitarau osoa hemen deskargatu daiteke.