Udalak zuzenean kudeatuko ditu TAO eta garabi-zerbitzua

OTA-TAOErrenteriako Udaleko gobernu-taldeak, ahal denean zerbitzuak arlo publikora itzultzeari lehentasuna emateko konpromisoa betez, erabaki du TAO eta GARABI zerbitzuak publifikatzea. Kalitatezko zerbitzu publikoaren aldeko apustua egina duenez, Udalak abian jarri du kudeaketa zuzenera itzultzeko prozesua; prozesu hori amaituko da Lan Eskaintza Publikoarekin enplegua kontsolidatuta. Gainera, baliabideak hobe kudeatu ahal izango dira.

Ildo horretan, azpimarratu behar da publifikazio hori sortu dela gobernu-taldeak bere egin dituen bi printzipiotatik: batetik, zerbitzu publiko eraginkor eta efizientearen aldeko apustua, eta, bestetik, enplegu duin eta kalitatezkoaren aldekoa. TAO eta garabi-zerbitzuak sakon aztertu ondoren, ondorioztatu dugu Udala has daitekeela zerbitzu horiek zuzenean ematen, horrela azpikontratazioa gutxitu eta kalitatezko enplegu zuzena gehitzeko.

Postu berriak betetzeko lan-eskaintzarekin Udaltzaingoko hainbat postu ere kontsolidatuko dira. Hartara, prozesu honek udalerrian agenteen presentzia handiagoa ahalbidetuko du, auzo-batzarretan eskatzen duten moduan, Udaltzaingoa herritarrengandik gertuago egon dadin auzozainen bidez. Halaber, parkimetro berriak jarriko dira, garabi berri bat erosi eta software berri bat eskuratu, Udalak zerbitzuan hobekuntzak egin ahal ditzan. Prestazio horiek izango dira aparkaleku libreak kudeatzea, tarifak merkatzea edo 15 minutuz doan aparkatu ahal izatea, orain ezinezkoa baita egungo gailuekin.

200.000 € birmoldaketa-planarren ondorioei aurre egiteko

Nahiz eta gaur egun TAO eta garabi zerbitzua ematen duten pertsonek orain zerbitzua ematen duten enpresekin duten lan-harremana, aipatutako prozesuak pertsona horiei eragiten badie, Udalak enplegu-plan bat jarriko luke abian eskualdeko hainbat enpresa tarteko direla. “Oarsoaldea” garapen agentziak gauzatuko luke eta aipatutako pertsona horientzako prozesu pertsonalizatu bat izango litzateke; enpresei laguntzak emango litzaizkieke pertsona horiek kontratatzeko. Plan horrek 200.000 euroko aurrekontua izango luke.

Denborarekin aldatu den errealitatea

Kontuan izan behar da TAO eta garabi-zerbitzua ezinbesteko tresnak direla lurzoru publikoa kudeatu eta espazioaren saturazioa saihestu eta ibilgailuen txandaketa laguntzeko. Aukera ematen die auzokoei aparkatzeko, beharrezko gestioak egin ahal izateko espazioak izateko, merkatarien beharrei konponbidea emateko eta herriko giroa hobetzeko, biztanleko ibilgailu-kopurua etengabe handitzen den honetan.

Ildo horretan, zerbitzu horrek aldaketa handiak izan ditu azken urteetan. Adibidez, 2007an 9.022 salaketa jarri zituzten TAO eremuan ordenantza ez betetzeagatik eta 2016an 3.451 jarri dira; hartara, aldi honetan isunak % 62 gutxitu dira. Kontuan hartzen badugu garabiarekin zenbat ibilgailu kendu diren epe berean, urtean 2.795 ibilgailutik pasa gara 1.101era, alegia % 61 gutxitu da kopurua. Aldaketa hauekin, baliabideen kudeaketa egokiaren ikuspegitik ere, zerbitzua guztiz aldatu behar da, defizitarioa baita. Egun, garabi-zerbitzuak, adibidez, 380.000 euroko kostua du urtean, 65.000 euroko sarrerekin; horrek suposatzen du egunean 1.000 € baino gehiagoko gastua eragiten duela batez beste egunean 3 ibilgailu erretiratzeagatik.