Elkartasunaren Motorra jaialdiak 6268€ biltzea lortu du gaixo dauden haurrei laguntzeko

Ekainaren 17 Elkartasunaren Motorra jaialdiaren hirugarren edizioa izan zen Errenterian. 2014ean motorzale batzuen ekimenetik sortu zen jaialdi honek ibilgailuen zaletasuna gaixo dauden haurrei laguntzeko grina bihurtu du.

Egun horretan bildutako diru guztia Juneren Hegoak elkarteari ematea zen helburua. Elkarte honen xedea da “laguntza sare bat sortzea, haurren gaixotasun, heriotza edo dolu esperientzia bizitzean kalteberatasun egoeran dauden Gipuzkoako familiei zuzendua. Horrela, familia horiei lagundu ahal izango diegu, esperientzia horri aurre egiteko”.

Elkartasunaren motorra_txekea

Jaialdian 6268€ biltzea lortu zuten eta joan den larunbatean, hilaren 24ean, balio honetako txekea eman zioten Juneren Hegoak elkarteari.