Hiru Erregeen Mahaia Mendira irteera larunbatean

Urdaburu Mendizale Elkarteak datorren uztailaren 8 larunbatean, Euskal Herriko lurraldeetako sapaien 4. irteera antolatu du, oraingo honetan Nafarroako Hiru Erregeen Mahaia (2444) mendira. Txangoa Linza aterpean hasi eta Lescun herrian amaituko da. Gutxienez 23 km eta 1400 m inguruko gainbehera izango du eta 8 ordu inguruko iraupena.

Irudia: Urdaburu Mendizaleen Elkartea
Irudia: Urdaburu Mendizaleen Elkartea

Txangoaren eta bidaiaren luzera ikusirik, ostiral arratsaldez irtengo dira elkartearen Abau bordan lo egiteko. Autobusa ostiraleko 18:00tan irtengo da Zumardiko autobus geltokitik eta 18:05ean Lintzirinetik (hotelaren atzean). Izena emateko, elkartearen egoitzan, Errenteriako Juan Olazabal kaleko 23an, edo 943-527879 telefonora deituz astearte eta ostegunean 20.00 eta 21.30 bitartean.