Oarso aldizkariaren 52. alea salgai dago jadanik

IMG_20170711_123405Aldizkariaren orrialdeetan gogorarazi nahi dituzte duela gutxi hil diren errenteriarrak zein gure herriarekin edo aldizkariarekin harremanetan egon diren pertsonak, hala nola Adolfo Leibar, José Cruz Sarasola, Joxe Mari Arbelaitz, Sabin Etxabeguren, Antton Obeso, Ion Arretxe eta Mikel Carcedo.

Horretaz gain, artikulu batzuetan Gudu Zibilean hil ziren gudari batzuen bizitzak islatu dira, Enrique Marticorena Otegi, Luis Basurko Aguirregomezkorta eta Pepito Álvarez Rodríguez, esate baterako, eta Gernikaren bonbardaketaren 80. urteurrenaren oroipena egiten da.

Kapitainetxea birmoldatu eta Jantziaren Museoa inauguratu eta abian jarri dela jakinarazten da.
Hiru artikuluk Lehendakari Agirre plazan Koldo Mitxelena omentzeko eskultura berria instalatu dela kontatzen dute, hain zuzen ere Ekain Olaizola eskulturgileak, Julen Mendoza alkateak eta hizkuntzalari errenteriarraren bizitza eta obra sakon ezagutzen zuen Elixabete Perez Gaztelu ikerlariak idatziak.

Andra Mari abesbatzaren 50. urteurrena, “gerrako haur baten bizitza” (Antonio Prior), Ereintzak antolatutako ipuin lehiaketaren irabazleen lanak eta Berdintasunerako sailak antolatutako Mariasun Landa Saria, Javier Iraolaren bizitza (Errenterian jaio eta Alakanten bizi izandako agustindarra), eta egingo den Emakumearen Etxea dira, besteak beste, aldizkarian landutako gaiak.

Era berean, gogora ekarri da dagoeneko desagertu den “La Milagrosa” arrosario-lantegia, Iñaki Goñiren 40 urteak, hainbat argazki interesgarri jasota. Horietako batzuetan Francisco Escudero musikagilearekin agertzen da Iñaki Goñi, baita Plácido Domingorekin eta Vaticanoan Pablo VI. Aita santuarekin ere.

Aurten Amnistiaren Aldeko 40. urteurrena betetzen da. Duela 40 urteko gertakarien protagonista izan zen Joxe Iriarte “Bikilaren” artikuluak jasotzen du Guardia Zibilak hiru errenteriar hil zituela, bi gure herrian ( Rafael Gómez Jauregi eta Gregorio Maritxalar) eta bestea Iruñean (José Luis Cano).
Juan María Leonet Zabalak gogora ekartzen digu dagoeneko desagertua dagoen landa-eskola bat, errenteriarrek ezagutu ezin izan dutena, Aizate, 2016 hango irakasle izan zen Josefa Etxeberria Sarasti hil zela oroituz.

Azkenik, Idazketa taldeak gogorarazi nahi du bi urte eta erdi barru, 2020an, gure herriaren fundazioaren 700 urteurrena izango dela. Halaber, José Cruz Mundetek gogora ekarri du une honetan udal artxibategian gordetako agiri zaharrenak 780 urte dituela.

Eta, amaitzeko, urteko gertakaririk nabarmenenak jasotzen dituzten efemerideak ageri dira.

Guztira 1.200 ale argitaratu dira.

Prezioa: 7 euro, aurreko urteetako prezio bera.

Salmenta puntuak: aurten ez dira arkupeetan salduko. Herriko liburudenda guztietan eta gainerako puntu kolaboratzaileetan salduko dira:

– Beraun: Paco Kioskoa.
– Fanderia: Marian Liburudenda.
– Iztieta: Razquin Estankoa, Urtzi Kioskoa.
– Erdigunea: Hostoak, Alameda Kioskoa, Etxenike Loteria, Maitexa Estankoa, Mirentxu Liburudenda, Xenpelar kioskoa, Morrongileta Kioskoa, Morrongilleta Estankoa, Niessen Kioskoa, Bitxi Kolore, Zumardiko kioskoa eta Xenpelar kulturdenda.
– Olibet: Rojas Liburudenda.