Astelehenean irekiko dute zaborren, ibilgailuen eta lurzoruaren tasak ordaintzeko 2017ko epea

udala_logoaErrenteriako herritarek zenbait tasa ordaintzeko aukera izango dute datorren astelehenetik urriaren 2a arte. Honako tasak dira ordaindu ahal izango direnak:

  • Zabor Bilketagatiko Tasa.
  • Ibilgailuak Sartzeko Tasa.
  • Toki Publikoko Lurzoruaren Aprobetxamendu Tasa.

Zergadunek, beren ordainketak Entitate Laguntzaileetan egin ditzakete, goian aipatutako epea amaitu bitartean. Helbideratutako ordainagiriak, ohi moduan, epearen azken egunean kobratuko ditu Udalak.

Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio eta ordaindu ez diren kuotak dagokion gainordainarekin kobratuko dira.