GR 85 edo Zentzumenen bidearen 3. etapa antolatu du Urdaburuk larunbaterako

Urdaburu Mendizale Elkarteak GR 85 edo Zentzumenen bidearen 3. etapa antolatu du ekainak 16rako.

Ibilaldia Quincoces de Yusotik San Pantaleon de Losara izango da, eta bidean Robredo eta Pérex herrietatik eta Peña Colorada menditik pasako da. Zeharkaldia denera 6 ordukoa izango da. Irteera 7:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik.

Izena eman nahi dutenek Urdaburu elkartera jo dezakete ostegunean 19:00etatik 21:30era, 943527879 telefonora hots egin, egun eta ordu beretan, edo elkarteko web orrian bitartez.