Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren aurrerapen bat egongo da igandean Oiartzunen

Gazteria | Hezkuntza 2018-10-17 | 0

2019ko ekainaren 2an, Errenteriak Euskal Eskola Publikoaren Jaia hartuko du, ‘Makina bat taupada’ lelopean. Hori dela eta, ikasturtean zehar jaiaren aldeko hainbat ekitaldi eta festa antolatuko dituzte eskualdeko herrietan, honako hauek helburutzat hartuta: Oarsoaldeko ikastetxe publikoak elkartzea, eskualdean eskola publikoa indartzea eta behar duen babesa eskatzea.

Ekitaldi horietan lehenengoa Oiartzunen egingo dute, urriaren 21ean, igandea. Parte hartzaileak, goizeko 9:30ean elkartuko dira Errenteriako Zumardian, eta Oiartzungo Elizalde Herri Eskolara abiatuko dira, bizikletaz, bertan jardueraz betetako egun-pasa egiteko.

Zehazko, honako hau izango da egun igandeko egitaraua:

9:30 Errenterian bilduko dira parte hartzaileak, Zumardian, bidegorritik Oiartzungo Elizalde Herri Eskolara joateko bizikletaz.

10:30 Han harrera egingo diete, eta ondoren hamaiketakoa egongo da.

11:15 Herrian barrena desfilea egingo dute herriko plazara, eskualdeko eskoletan sortutako buruhandiekin eta musikariekin batera.

12:00 Txupinazoa, txalaparta, agurra, aurkezpena eta bertsoak izango dira herriko plazan, eta amaierako txupinazoaren ondoren, berriz eskolara itzuliko dira kalejiran.

13:15 Norberak eramandakoarekin bazkaria egingo dute, eta jarraian hainbat jarduera izango dira: mural margoketa, aurpegi margoketa eta herri kirol nahiz jolasak.

16:00 Errenteriarantz abiatuko dira bueltan.

Izena emateko formulario hau bete daiteke edo 637841763 zenbakira deitu (arratsaldez).

 

No comments yet.

Utzi erantzuna