Arramendin gazteentzat 51 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko lanak datorren astean hasiko dituzte

Arramendin gazteentzat 51 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko lanak datorren astean hasiko dituzte eta 24 hilabete irautea aurreikusten da.

Proiektua Errenteriako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila sinatutako akordio baten emaitza da, eta azken hori izango da lanen eta etxebizitzen kudeaketaren arduradun.