Kaldereroetan parte hartzeko entseguak astelehen, astearte eta ostegunean izango dira

Urtero bezala, Alabergako Auzo Elkarteak kaldereroei ongi etorria emango die otsailaren 23an arratsaldeko 19:30ean, 2019ko Inauteriei hasiera emateko.

Parte hartu nahi duten guztiei jakinarazi nahi diete datozen otsailaren 18, 19 eta 21ean, 19:15ean entseguak izango direla auzo elkarteko lokaletan. Helburua herri eta auzo giroa sustatzea denez, parte hartzea animatu nahi dituzte herritarrak.