Hilabete osoa beteko dute Martxoaren 8ko ekitaldiek

Pixkanaka gerturatzen ari da martxoaren 8a, emakumeen nazioarteko eguna, eta honen harira Errenteriako Udalak, hainbat emakume talde eta talde feministek Berdintasun Kontseiluarekin batera egitarau zabala eta aberatsa antolatu dute.
Gaur bertan hasita eta martxoaren 30a birtarte, mota anitzetako ekintzak proposatzen dira; hitzaldiak, zinea, erakusketak, antzerkia…; betiere, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen jabekuntza bultzatzeko helburuarekin.
Bi aipamen berezi egin nahi ditugu. Alde batetik, aurtengo martxoaren 8a ere berezia izango da, greba deialdia luzatu delako. Gurean, mugimendu feministak emakume guztiok heteropatriarkatu kapitalistari planto egitera eta grebara deitu gaitu.
Beste alde batetik, aurtengo martxoa oso berezia izango da Errenteriako Emakumeen Etxeak bere ateak zabalduko dituelako eta aurten, lehenengo aldiz, IX. Mariasun Landa Sariak bertan banatuko direlako.
Ekintza gehiago eta zehaztapen guztiak bildu ditugu jarraian zehaztutako programazioan, baina aurkeztutakoez gain, zenbait taldek egitarau propioa landu dute.

Otsailak 25-Martxoak 9
ERAKUSKETA
“Errenteriako Emakumeen Aztarnak: Erakusketa”
Idoia Beratarbideren ilustrazioak
Xenpelar Etxean
Antolatzailea: Berdintasunerako Kontseilua

Martxoak 2
IX. MARIASUN LANDA SARIEN BANAKETA
12:00 Emakumeen Etxean
Antolatzailea: Beridntasunerako Kontseilua

Martxoak 7 
JAIALDIA “Sigamos avanzando, queda mucho por lograr”
17:30 Galtzarabordako kiroldegian
Antolatzaileak: Auzoetako emakume elkarteak

Martxoak 8
Heteropatriarkatu kapitalistari panto!
12:00 Manifestazioa. Herriko Plaza
19:00 Manifestazioa. Herriko Plaza
Antolatzailea: Oreretako Mugimendu Feminista:

Martxoak 9
KONTZERTUA Aretha Franklin berdintasunaren aldeko borroka
12:30 Niessen Kulturgunean
Antolatzailea: Errenteriako Musika Kultur Elkartea – EMKE

Martxoak 10
VIII. MARIASUN LANDA SARIEN BANAKETA
13:00 Pleno Aretoan
Antolatzailea: Berdintasunerako Kontseilua

Martxoak 10
Emakume Master Cup: Emakumezkoen Binakako Esku Pilota txapelketaren finalerdiak (ETB zuzenean)
12:00-14:00 Agustina Otaola Raketista Profesionala Frontoian
Antolatzailea: Errenteriako Udala

Martxoak 12
HITZALDIA: “Gure gorputza, gure erlazioak: 50 urte ondoren bizi-bizi”
18:00 Emakumeen Etxean
Antolatzailea: Errenteriako Udala

Martxoak 23
Emakumeen Etxearen festa
Antolatzailea: Emakumeen Etxearen Batzarra

Martxoak 30
II Fiesta de las Trabajadoras del Hogar
16:00- 20:00 Emakumeen Etxea
Antolatzailea: Sos Arrazakeria
EMAKUMEEN XV. ZINE EMANALDIA
- Martxoak 7: VERANO 1993
- Martxoak 14: LA CALLE DE LAS TENTACIONES
- Martxoak 21: FABRICANDO MUJERES
- Martxoak 28: UNA MUJER FANTÁSTICA
18:00 Niessen Kulturgunean
Sarrera: Doan
Antolatzailea: Amalatz Talde Feminista