Touring K.E.-k ‘Jokoz kanpo’ antzezlanarekin bildutako dirua helarazi dio Mindara elkarteari

Aste honetan Mindara elkarteko gazteak Touring-ek antolatzen duen Jon Bautista Campusean egon dira bisitan eta egun polita pasa dute bertan campuseko neska-mutilekin.

Gainera, Touring K.E.-k aukera aprobatxatu zuen Jokoz kanpo antzerki emanaldian bildu zen diruaren txekea Mindara elkarteari emateko. Antzezlan hori kirol elkarteak antolatutako Kirol Kultur Astea ekimenaren baitan taularatu zen.