Ingurumen jarduerak garatzeko dirulaguntza deialdia, zabalik

Igaro den asteazken honetan, Gipuzkoako aldizkari ofizialean agertu den bezala, Iraunkortasun, Ingurumen eta Landa-garapenaren inguruan ekintzak gauzatzeko, dirua irabaztea xede ez duten erakunde eta elkarteei dirulaguntza emateko 2020ko deialdia ireki du. Diruz lagundutako ekimenak hauexek izan daitezke:

a) Dibulgazio kanpainak, jardunaldiak antolatzea, tailerrak eta azterlanak

b) Bioaniztasun, energia, hondakin, kutsadura, landa-garapen alorreko proiektua eta ekintzen garapena

c) Herritarren parte-hartzea, Iraunkortasunezko Garapena ezartzea eta Tokiko Agenda 21eko helburuak eta bere Ekintza-plana sustatzen dituzten jarduerak.

Proiektuak eta proposamenak aurkezteko azken eguna, martxoaren 12an izango da.

Informazio osagarria eskuratzeko sakatu hemen.