Udala telefonoz eta bide telematikoz ari da eskaintzen arreta zerbitzuak


Covid-19aren ondorioz sortutako Alarma Egoeraren aitortzaren aurrean, neurri berriak hartu behar izan ditu Udalak arreta zerbitzuei dagokionean.

Hala, eten egin dira arreta presentziakeko udal zerbitzuak eta ondorioz, herritarrak telefonoz eta bide telematikoz jarri ahal izango dira Udalarekin harremanetan.

Horretarako, Zu! Zure Udalak 9:00etatik 17:00ak arte emango du zerbitzua 010 eta 943 449 600 telefono zenbakietan.

Nahiago duenak zu@errenteria.eus helbide elektronikora ere bidal dezake mezua.