Uztailean ospatzekoak ziren Gabierrotako jaiak, bertan behera

Laguntasuna auzo-elkarteak eta jai-batzordeak jakinarazi dute uztailean ospatzekoak ziren Gabierrotako jaiak bertan behera gelditu direla. Hona auzo-elkarteak bidalitako oharra:

Laguntasuna auzo-elkarteak, jai-batzordearekin batera, gure auzoko bizilagunei jakinarazten die, tamalez, uztailean egitekoak ziren jaiak bertan behera geratuko direla, gaur egungo osasun-krisiaren eta Covid-19 birusaren hedapenaren ondorioz.

Aurrerago, egoerak uzten badu, gure auzorako jai-ekitaldiak egiten saiatuko gara.

 

Asociación de vecinos Laguntasuna y Comisión de fiestas Laguntasuna auzo elkartea eta Jai-batzordea.