Ostegunean ‘Behobia’ dokumentala emango gute Niessen Kulturgunean

Ostegun honetan, azaroaren 19an, arratsaldeko 19:00etan, Niessen Kulturgunean ‘Behobia’ dokumental luzea proiektatuko dute, azaroko bigarren igandean ospatzen den eta 2019an 55. edizioa lortu zuen lasterketa ezagun honi buruzkoa.

Emanaldiaren amaieran Elena Silvestre Errenteriako lehen mailako atletari galderak egiteko aukera egongo da. Silvestre maila goreneko atleta da eta laugarren sailkatua lasterketaren azken edizioan.

Gobidapenak bibe.me aplikazioaren bidez hartuko dira, eta aretora sartzeko eskubidea emango dute 19:25era arte. Ordu horretatik aurrera sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Filmaren proiekzioa elebitan izango da.

Behobia-Donostiak istoriaz jositako 100 urte bete ditu: inoiz hutsik egiten ez duen korrikalariarena, probak Errenteria zeharkatzen duenean herriko lagunek zein berotasunarekin jasotzen duen, lehen aldiz esperientzia bizi duen atletarena edo rock & rollaren bidez animatzen duen pirata misteriotsuarena, besteak beste.

Antolatzaileak azken harresi bat eraisteko lanean ari dira; parekotasuna errealitate bihurtzea 2025 urteko edizioan.

‘Behobia’ dokumentalak froga hau hain handia egiten duten istorio txiki horien berri ematen du.