Plaza libre gutxi batzuk dituen Covid ondorengo tokiko gobernantza publiko-komunitarioaren erronkak ikastaroaren programan aldaketak

 

Oraindik ere hainbat plaza gelditzen dira lilbre herrien gobernantza eta herritarrekiko

harremana jorratuko duen ikastaroan. Era berean, aldaketa bat izan da programan.

Agenda arazoak direla medio, Lleidako alkate Miquel Pueyo i Parisek ez du parte hartuko. Hala ere, bere tokia Dolors Sabater Puig-ek hartuko du.

Sabater Puig pedagogoa eta irakaslea da, ibilbide luzea egin du mugimendu sozial eta kulturaletan, eta Badalonako alkate izan zen 2015 eta 2018 artean, Guanyem Badalona en Comú herri-plataformaren eskutik, aldaketaren udaletan parte hartu zuela. GUANYEM Catalunya sustatu zuen eta, gaur egun, Kataluniako Parlamentuan CUP – Guanyem hautagaitzako parlamentaria da.

Errenteriako Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroek, elkarlanean, antolaturiko Covid ondorengo tokiko gobernantza publiko-komunitarioaren erronkak izeneko ikastaroak, aldaketa honetkin behin betiko itxi du programazioa. Ikastaroa Errenteriako Lekuona Fabrikan izango da, irailaren 9 eta 10ean.

Ikastaro honen helburua hirukoitza da; batetik, antolatzaileek proposatzen dute udalgintza publiko-komunitarioaren inguruko teoria-mailako ekarpenak ezagutzea. Bestetik, bilatzen dute covid testuinguruko politika publikoen praktika zehatzak partekatzea; eta, azkenik, covid ondorengo tokiko politiken erronken inguruan gogoetarako tartea irekiko dute.

Matrikula www.uik.eus webgunearen bidez egin behar da, hala ere, laguntza behar izatekotan, Lekuona fabrikan laguntza jaso ahal izango da

Programa

1. eguna / Irailak 9

09:15 – 09:30

Inaugurazio instituzionala

Aizpea Otaegi Mitxelena, Errenteriako alkatea

9:30 – 11:00

Hitzaldia: “Covid-19 ondorengo tokiko gobernantza publikokomunitarioaren erronkak hurbileko erakundeen begiradatik”

Hizlariak:

– Julen Mendoza Perez – Joan Subirats Humet – Laura Gómez Hernández

11:00 – 11:30

Atsedenaldia

11:30 – 12:45

Mahai ingurua: “Covid-19 ondorengo tokiko gobernantza publiko-komunitarioaren erronkak zaintzaren esparruaren begiradatik“

Hizlariak:

Silvia Piris Lekuona- Irati Mogollón García – Felix Arrieta Frutos

12:45 – 14:00

Mahai ingurua: “Covid-19 ondorengo tokiko gobernantza publiko-komunitarioaren erronkak hezkuntzaren begiradatik“

Hizlariak:

Olaia Jimenez Arrieta – Xabier Besalú i Costa – Maria Victoria Fernandez Roldan

14:00 – 15:30

Bazkaria

15:30 – 16:45

Mahai ingurua: “Covid-19 ondorengo tokiko gobernantza publiko-komunitarioaren erronkak begirada feministetatik“

Hizlariak:

Norma Vazquez García – Saioa Iraola Urkiola – Mertxe Larrañaga Sarriegi

16:45 – 18:00

Mahai ingurua: “Covid-19aren ondorengo tokiko gobernantza publiko-komunitarioaren erronkak teknologia askeen garapenaren begiradatik“

Hizlariak:

Jaione Martinez Saez de Maturana – Igor Leturia Azkarate – Iñaki Alegria Loinaz

2. eguna / Irailak 10

09:00 – 10:15

Mahai ingurua: “Covid ondorengo tokiko gobernantza publiko-komunitarioaren erronkak jasangarritasun politiken begiradatik“

Hizlariak:

Isabel Álvarez Vispo – Joseba Azkarraga Etxagibel – Unai Pascual Garcia de Acilu 10:15 – 11:30

Mahai ingurua: “Covid-19aren ondorengo tokiko gobernantza publikokomunitarioaren erronkak hiri eta lurralde politiken begiradatik”

Hizlariak:

Zaida Muxí Martínez – Miren Vives Urbieta – Patxi Galarraga Aiestaran

11:30 – 12:00

Atsedenaldia

12:00 – 13:15

Mahai ingurua: “Covid-19aren ondorengo tokiko gobernantza publiko-komunitarioaren erronkak tokiko garapenaren begiradatik“

Hizlariak:

Miren Estensoro García – Beñat Irasuegi Ibarra – Oihane Zabaleta Mujika

14:00 – 15:30

Bazkaria

15:00 – 16:15

Mahai ingurua: “Covid-19aren ondorengo tokiko gobernantza publiko-komunitarioaren erronkak udalgintza herrigilearen begiradatik“

Hizlariak: Aizpea Otaegi Mitxelena (Errenteria) –

Dolors Sabater i Puig (Badalaonako alkate ohia)

16:15 – 17:45

Sintesia eta ikastaroaren ondorioak, Malen Amenabar Larrañaga, Mariñe Arbeo Astigarraga, Nerea Ibarzabal Salegi eta Ane Labaka Mayozek osatzen duten Txakur Gorria Kolektiboak jasota.

17:45 – 18:00

Erakunde itxiera:

Aizpea Otaegi Mitxelena, Errenteriako Alkatea

Izen-ematea

Programa osoa ikus daiteke https://www.uik.eus/eu/covid-19-ondorengo-tokiko-gobernantza-publiko-komunitarioaren-erronkak webgunean. Eta bertan egin daiteke matrikulazioaren tramitea. Hala ere, laguntza behar izatekotan, Lekuona fabrikan laguntza jaso ahal izango da. Matrikulazio-epea irekita dago dagoeneko.

Matrikula prezioa EHUren gainontzeko ikastaroetako bera da Errenteriarrak ez diren pertsonentzat. Aldiz, Errenterian erroldatutako herritarrentzat doakoa izango da izen-ematea.

Errenterian erroldatutakoak: 0€

Matrikula orokorra: 77€

Matrikula murriztu orokorra: 65€

Matrikula exentzioa: 54€

ELKAR txarteldunak: 65€

Euskaltegi eta autoikaskuntza zentro homologatuetako kideak: 65€

Ikastaroa presentzialki edo online formatuan parte hartzeko aukera egongo da.

Covid-19ak azkarturiko hausnarketa

Covid19ak, politika publikoak egiteko testuingurua aldatu du eta esplizituago egin ditu edo azkartu egin ditu gizarte-mailan ditugun hainbat erronka: digitalizazioa, osasun eta zaintza-sistemen hauskortasuna, aldaketa klimatikoa… Bestalde, Udalek, gertuko Instituzio gisa, herritarren ongizatea bermatzeko jokatzen duten paperaren inguruko kontzientzia indartu du, praktika berriei bidea irekiz.

Azken urteetan Errenteriako Udalak eta beste hainbat tokiko entitatek gobernantza publiko-komunitarioa deitu izan den gobernantza-eredua garatu dute. Udalgintza edo munizipalismo publiko-komunitarioaren oinarrietan garatutako tokiko politikek hainbat ezaugarri dituzte, bai prozesu-ikuspegitik, baita emaitzaren aldetik ere. Covid19aren testuinguruak, molde berriekin bada ere, udalgintza publiko-komunitarioan sakontzeko aukera eskaini digu.

Aipaturiko erronkei eta horiei erantzuteko moduen inguruan gogoetatzeko 20tik gora hizlarik hartuko du parte ponente gisara ikastaroan. Mahai-inguru ezberdinetan banatuta, gobernantzari buruz zein esparru sektorialen politika publikoen inguruan mintzatuko dira hizlariak.

Pentsamendurako abagunea EHUrekin elkarlanean, lehen aldiz

Lehen aldia da Errenteriako Udalak EHUren Uda Ikastaroetan parte hartuko duena, tamaina honetako ikastaro bat herrian bertan jasoz. Zentzu horretan, Udalak balorean jarri nahi du Unibertsitate Publikoarekin jorratutako bidea eta elkarlana.

Ikastaroak pentsamenduari tokia eskainiko dio Errenterian, eguneroko praktikaren zurrunbiloari pausatzeko abagunea eskainiz. Izan ere, lankidetzarako eta herriaren garapenerako hainbat espazio eta proiektu martxan ditugun honetan (tartean HAPOaren prozesua edo Lekuona Fabrika), gogoetarako espazio honek gure prozesu propioak elikatzeko aukera eskainiko digu, gure jarduna hobetzekoa.